Páginas

viernes, 15 de noviembre de 2013

3. alea: (EZ)BERDINA

IEPAAAA!!!

Hasi gara dagoeneko martxa hartzen! Atzo "La cosa perdida" laburmetraia ikusi genuen. Minutu gutxi batzuk nahikoak izan ziren gure jakin-mina pizteko!

Pentsatzen aritu ondoren, gizartean denok dugula gure lekua uste dugu, edo izan beharko genukela. Edo agian ez, agian ez dugu behar, agian inon idatzita ez dagoen leku bat behar dugu, inon irakurtzen ez dena. Barrukoa, barrenik barrenean ezkutatzen dena, baina geurea dena... Leku propioa, eta ez gizarteak izendatutakoa...



Errealitatea, ordea, bestelakoa delakoaren zalantzak ditugu. Ez al gara puzzle erraldoi bateko piezak? Horma amaigabe bateko adreiluak? Ezberdina dena, edo zehaztutako formatik at dagoena, gizartetik at ere omen dago. Horrek ez du aniztasuna errespetatzen, ezta pertsona bera ere.


Gizartean denak enkajatzen du, denak du bere zuloa, bere bazterra, bere txokoa, bere espazioa...berea ez den guztia. Paradoja itzela! Eta txarrena da ez garela horretaz konturatzen.
Talde batean norberak ez dio bere izaerari uko egin behar, bere nortasuna mantendu behar du. Mundu guztiak du nahi duena izateko eskubidea, eta besteok hori errespetatzea eskubide horren barne sartzen da.


LA COSA PERDIDA laburmetraiko azkeneko esaldiek dioten moduan:
"Quizás ya no haya muchas cosas perdidas. O quizás ya no me dé cuenta. Demasiado ocupado haciendo otras cosas". 

John Lennon-ek esan zuena aintzat hartuta "La vida es aquello que te va sucediendo mientras te empeñas en hacer otros planes". Utz diezaiogun gure lekua kanpoan topatzeari. Ez du merezi horretan denbora xahutzeak!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario