Páginas

viernes, 29 de noviembre de 2013

7.alea: FILOSOFIA LEHEN HEZKUNTZAN



Gustavo Bueno Martinez (Santo Domingo de la Calzada, Errioxa, Espainia, 1924), filosofo, irakasle eta idazle espainiarra da. Materialismo filosofikoaren mugimenduaren sortzaile eta defendatzailea da.
Azkeon urteotan sistema filosofiko oso bat garatu duen espainiar filosofo gutxienetarikoa da.
Gauzen osotasuna —omnitudo rerum, latinez— ezin dela guztiz ezagutu dio, errealitatea amaigabea delako.
Baina pentsamendua librea dela eta umeak ahalik eta libreen hezteko eta eurek kabuz pentsatzeko filosofia lehen hezkuntzatik irakatsi behar zaielakoaren defendatzaile sutsua da.

Filosofia Lehen Hezkuntzan gero eta gehiago ari da lantzen, Frantzian eskola batzuek Haur Hezkuntzatik ikasteko aukera ematen dute eta benetan harrigarria da lau urteko umeak  maitasunari edo horrelako gaiei buruz hitz egiten eta hausnartzen entzutea.

Gehienek, ikasgai hau korro moduan eserita lantzen dute. Ahozkoa asko lantzen da eta baita txandak errespetatzeko ohitura, besteen iritziak entzutea, pentsamendu zabalagoa izatea...

21rs aldizkariaren iritzia haur hezkuntzan filosofia ikastearen inguruan

Azkenik interesik baduzue pelikula-dokumental hau ikustea gomendatzen dizuegu, "Solo es el principio" (Ce n'est qu'un début) .



 "Solo es el principio" es una película documental sobre clases de filosofía para niños que lleva a la reflexión sobre nuestra capacidad ética, social y humana, y sobre la importancia de una buena educación desde la infancia. Los protagonistas tienen entre 3 y 4 años cuando, juntos, exponen libremente, con sus emociones y contradicciones, sus ideas sobre el amor, la libertad, el liderazgo, la inteligencia, la muerte... A lo largo de un curso, sentados en un círculo alrededor de una vela encendida, con ayuda de su maestra Pascaline, aprenden a expresarse, a escucharse mutuamente y a conocerse mejor. Entre todos hacen filosofía, reflexionan sobre temas importantes, a menudo olvidados en nuestra sociedad. No hay estudiantes buenos ni malos: lo fundamental es pensar por sí mismos. Los niños hablan con sus propias palabras, llenas de espontaneidad, humor, lógica y poesía; cargadas en muchas ocasiones de un increíble y envidiable sentido tolerante y cívico.

jueves, 28 de noviembre de 2013

6. alea: HEZKUNTZA HEZTEN


Iepa BERBOLARIAK!

Hezkuntza neutrala ez dela argi dago, baina beharbada, zehaztu beharra dago zerk baldintzatzen duen neutrala ez izatea. Bihar Sahararako bidaiari hasiera emango diogu pribilegiatu batzuk, eta maleta, zoramen, buruhauste eta emozio artean, umeak etorri zaizkit burura.
Saharako umeak eta herrikoak. Herrikoak eta saharakoak. Eta pentsatu dut ea zertan diren berdinak. Argi dago jaiotzez baldintzatuak gaudela, lekuaren arabera, jaiotze dataren arabera, inguruaren arabera, kulturaren arabera ...

Baina bat-batean ohartu naiz umeak ume izaten jarraitzen duela nonahi dagoela eta noiznahi dela. Horrexegatik hain zuzen ere da umea.

Eta hezkuntzaren harira, uste dut bi kasuetan eskola mugatzailea dela. Horrekin ez dut esan nahi eskolara mugatzen dela hezkuntza. Hezkuntza hori baino gehiago dela argi daukat. Esan nahi dudana da, hezkuntza formalaren kasuan, bi herrialdeetako umeek jasaten dutela errepresioa.
Eskolak ez dio askatasunik ematen umeari, eta are gehiago, hori berau ukatu egiten dio. Horrela, aukerak zapaltzen dizkio.

Baina kuriosoa da pentsatzea erreprimitzen zaituen zerbaitek askatasuna eskain diezazukeela. Saharari erreparatuz, eskola edo ikasketak dira herrialdetik irteteko oportunitate bakarra. Eta horrek suposatzen du bizitza hobeago baten pribilegioa izatea. Nola da posible preso egiten zaituen edozerk aske izateko aukera ematea?

viernes, 22 de noviembre de 2013

5.alea: BIZI ALA BIZIRAUN?

Jaio-bizi-hil. Izaki bizidunen garapena hau omen da.
Zer da bizitzea? Ba al dakigu gure bizitza bizitzen? Zer behar dugu bizitzeko?
Tamalgarria badirudi ere, dirua da gure bizimodua mugatzen duen faktore zentrala.
Azken finean zertarako gauden unibertsitatean galdetuz gero ia denen erantzuna da papeltxoa lortu eta lan egin ahal izateko, lana dirua irabazteko, dirua bizitzeko. Satisfazio pertsonalaren gainetik dago dirua, diruaren esklabu bihurtu gara jaun andreok! Eta dirurik ez balitz existituko, berdina egiten jarraituko genuke? Hau al da nahi dugun bizimodua? Zer egingo zenuke zuk dirurik gabe?



Aristotelesek esandako esaldirik interesgarrienetako bat, egiten ari zarena duina da bitartekari dirurik ez badago. Dirurik emango ez baligu egiten ari garen lanak, egiten jarraituko genukeen edo ez planteatzean jakingo dugu ziuraski ea benetan maite duguna egiten eta disfrutatzen ari garen eta horrela BIZITZEN ari garen edo soilik BIZIRATUTEN ari garen jakingo dugu.
Bizitza denbora apur bat besterik ez da, eta zertarako ari gara galtzen gustoko ez ditugun gauzak egiten? Gure eremura ekarrita, zergatik umeek matematika eta hizkuntza ikasi behar dituzte euren pasioak zeintzuk diren jakin aurretik?
Umetan ez dugu diruarekiko antsietaterik, eta zein pozik bizi diren kale erdian dantzan eta saltoka, arratsalde osoan lurra klarionekin margotzen, futbolean barruan duten guztia ematen biharko egunik egongo ez balitz bezala. Gogoa, ilusioa, pasioa arnasten da horrelakoetan, gogoratzen? Edo diruaren enkantu itsugarriak sentimendu horiek ahaztarazi dizkizu?




Lo que tiene precio no tiene valor porque lo que tiene valor no tiene precio

4.alea: GIZARTEAN BIZITZEA DA AUKERA BAKARRA?

Hezkuntza sistemak umeak gizartaratzea du helburu nagusienetako bat, hori da guk magisteritzan ikasi duguna. Argi dago gizartean bizitzeko aukera egin dugula, edo ez dugu aukeratu baina onartu egin dugu. Triburik galduenak ere antolakuntza bat dauka, hierarkia bat dago, arau batzuk daude, nomada zein sedentariook bizitoki bat zehazten dugu, sinismen batzuk daude oinarrian, errutina bat.
Hezkuntzan eta gure  lehenengo sarreran, taldeari garrantzi handia ematen diogu baina gero ba al dakigu autosufizienteak izaten?
Baina..era bakarra al da hau? Gizarte batetik at bizitzerik ba al dago?
Ezinezkoa badirudi ere hori egiten ahalegindu zen Christopher Johnson McCandless. Bizitzarekiko ikuspuntu oso ezbedina zuen estatubatuar gazte honek "desgizartaratu" egin nahi zuen eta zuen diru guztia eman eta dokumentazio guztia erre egin zuen Alaskako tundrara bizitzera joateko. Motxila batean beharrezkoak ziren gauzak hartu eta abentura batean murgildu zen, naturan murgilduz eta bizitzaren benetako zentzua bilatzeko asmoz. Istorio honek Jon Krakauer inspiratu zuen 1996an Into the wild liburua idazteko, soilik McCandlessen eguneroko notatxoetan oinarrituta.
2007an liburu hau pelikula bihurtu zuen Sean Pennek, aktore moduan Emile Hirsch, William Hurt, Marcia Gay Harden y Catherine Keene dituelarik. Gainera Eddie Vedder musikariarekin gozatzeko eta paisaia paregabeak ikusteko aukera ematen du filmak.

INTO THE WILD pelikularen sinopsia

Eddie Vedder- Society (letra ingelesez eta gaztelaniaz)




viernes, 15 de noviembre de 2013

3. alea: (EZ)BERDINA

IEPAAAA!!!

Hasi gara dagoeneko martxa hartzen! Atzo "La cosa perdida" laburmetraia ikusi genuen. Minutu gutxi batzuk nahikoak izan ziren gure jakin-mina pizteko!

Pentsatzen aritu ondoren, gizartean denok dugula gure lekua uste dugu, edo izan beharko genukela. Edo agian ez, agian ez dugu behar, agian inon idatzita ez dagoen leku bat behar dugu, inon irakurtzen ez dena. Barrukoa, barrenik barrenean ezkutatzen dena, baina geurea dena... Leku propioa, eta ez gizarteak izendatutakoa...



Errealitatea, ordea, bestelakoa delakoaren zalantzak ditugu. Ez al gara puzzle erraldoi bateko piezak? Horma amaigabe bateko adreiluak? Ezberdina dena, edo zehaztutako formatik at dagoena, gizartetik at ere omen dago. Horrek ez du aniztasuna errespetatzen, ezta pertsona bera ere.


Gizartean denak enkajatzen du, denak du bere zuloa, bere bazterra, bere txokoa, bere espazioa...berea ez den guztia. Paradoja itzela! Eta txarrena da ez garela horretaz konturatzen.
Talde batean norberak ez dio bere izaerari uko egin behar, bere nortasuna mantendu behar du. Mundu guztiak du nahi duena izateko eskubidea, eta besteok hori errespetatzea eskubide horren barne sartzen da.


LA COSA PERDIDA laburmetraiko azkeneko esaldiek dioten moduan:
"Quizás ya no haya muchas cosas perdidas. O quizás ya no me dé cuenta. Demasiado ocupado haciendo otras cosas". 

John Lennon-ek esan zuena aintzat hartuta "La vida es aquello que te va sucediendo mientras te empeñas en hacer otros planes". Utz diezaiogun gure lekua kanpoan topatzeari. Ez du merezi horretan denbora xahutzeak!!

jueves, 14 de noviembre de 2013

2. alea: LIBRE?

ASPALDIKO!!!

Jaioberriak gara blogaren kontu honetan, eta badirudi hasi bezain pronto erretiratu garela. Baina ez! Mundua deskubritzen aritu gara, bizitzari kasu egiten. Heldu da garaia bueltatu eta guztia idazteko!

Hiruzpalau aste pasatu dira gure azkeneko IKT-ko klasetik. Hiruzpalau aste ere lehenengotik. Jarraipenik izan ez duen hasiera izan da orain arte, klase hori bukatu zenetik ez baikara blogean sartu. Horregatik bada ordua aktualizatzen hasteko! Bada ordua bidaiari esperientzia berriak gehitzeko!

Tarte horretan pentsatzen aritu gara. Pentsatu dugu klaseen inguruan, irakasle bat egon behar izatearen inguruan, gidatuak izatearen inguruan...pentsatu dugu lanean, autoritatean, askatasunean...pentsatu dugu hezkuntzan.

Sarritan behar izaten dugu autoritatearen eredua edo figura. Beharbada momentu askotan ez, baina nahikoak direlakoan nago. Etxean gurasoak, eskolan irakasleak, gizartean gobernariak... eta nahiz eta horien kontra oihuka egiten dugun, oihu horiek guk geuk isiltzen ditugu. Isiltzen ditugu paso eginez, ezikusiarena eginez, atrapatuta gauden saretik irteteko saiakerarik ez eginez ...

Eta gure gaira bueltatuz, uste dugu IKT-ko klase magistralik ez izatean, oihu horiek isildu ditugula. Agindu gabe libre sentitu gara, etxeko lanik gabe denbora geneukala sentitu dugu, irakasle gabe ikasle izateari utzi diogu...baina zergatik?
Arestian esan bezala, autoritatearen figurarik egon ez delako.

Baina ez al gara gure burua engainatzen ari?
Askotan ari gara botere-harremanaren kontra altxatzen. Maiz borrokatzen dugu autoritaterik egon ez dadin. Baina gero, ez dakigu horizontaltasunean lan egiten. Ez dakigu autoritaterik gabe bizitzen. Eta une horietan demostratzen ari gara ez dakigula aske izaten, edo ez dugula horretan sinisten.

Guztiaren gainetik baina, guk askatasun ezkutu horretan sinesten dugu. Uste dugu gai garela autoritate gabe bizitzeko, eta ondo bizitzeko gainera! Horretan sinestea besterik ez da behar, horretan sinistu eta ametsak egi bihurtu!





1. alea: IDENTITATE BIKOITZA

AUPA KUXKUXEROAK!

Pertsona berbera al gara bakarrik eta taldean gaudela? Zertan eragiten digu taldeak? Eta zenbateraino? Ez al dugu batzuetan sentitzen gure izaera lurpean ezkutatzen dugunik? Edo, talde izaera aldera utzi eta indibidualismoan itsu jarraitzen dugunik?

Guri kuriosoa iruditu zaigu atzo gertatutakoa. Denok ditugu gure mugak eta gaitasunak. Taldean ere badira oztopoak eta indarguneak, baina sarritan aurreko biak ez datoz bat. Zergatik ote? Guk bizi izan dugunaren arabera, muga pertsonalak taldean aritzean bigarren plano batera pasatzen dira. MAGIA!
Gainera, gutako bakoitzak dituen abileziak kontajiatu egiten dira. MAGIA BIKOITZA!

Badirudi, talde bateko parte sentitzeak (baina benetan sentitzeak) konpromezura zaramatzala. Inplikatuta eta gustora egotea, edozer esanda ere eroso sentitzea, eta azken finean, lanaz disfrutatzea dakar. Horrek, ardura batzuk hartzera eramaten zaitu. Aldi berean, ardura horiek hartzeak taldean inplikarazten zaitu. Beti esan ohi da giro onaz lan egitea beti dela plazerra!
Gainera, ezin ahantz daiteke, ikaskuntza! Inoiz eteten ez den prozesu aberasgarria!!!

ARRI, MURRI, ZAPERO...TALDEAN SENTITU BERO!